Lotsarik gabe [Argazkian:Txentxo opor gehiago eskatzeko borrokan]

Txentxo opor gehiago eskatzeko borrokan Foru poliziarekin
Irakurri dut Txentxo Jimenezek bere burua zuritu asmoz egin duen idatzia Aralar.net webgunean eta lotsagabekeria bat iruditu zait. Autokritika egitekotan omen baina egiaren orduan zast! Himalaiara doa ihesean ostera. Lotsa gutxi behar du pertsonak besteei errua botaz berea zuritu nahi izateko.

Txentxoren aburuz hau guztia eskuin-naparraren bere eta Aralar zein NaJairen irudia ahultzeko kanpaina bat izan da. Ez da besterik. Baina nik dakidala bere aulkia hutsik laga zuen Yetiri bisita egiteko. Egia da politikan gauzak hamaika aldiz biderkatzen direla etekinak atera asmoz eta UPNren jolasa hau izan dela komunikabideen laguntzaz baina ez da egia makalagoa Txentxok ez duela errespetuz ezta arduraz jokatu.

50.00o €tik gora irabazita (ez ei daki gutti ala asko den) eta honi gastuak kenduta bizitzeko lain soilik irabazten omen du, eta noski Himalaiara joateko ere! Sarrik erdia baina guttiagorekin etxea, autoa, bidaia gastuak (lanerakoak) etabar ordaindu behar izaten dute gure herri honetan. Eta gainera 3 hileko oporraldia duela dio, baita aitortu ere! Baina bera, gizon ona izaki, legediak agindutakotan baina ugariago joaten omen da Parlamentura. Nik ez dut hau ezbaian jarriko. Eta legedi horrekin ados ez nagoen arren esan behar guttienez legediak dioenetan joatea ongi legokeela. Alegia, Urtarrila, Uztaila eta Abuztua dituela oporretan joateko, baita mendira ere, eta ez duela aitzakiarik beste hilabete hartu eta Himalaian paseotxo bat emateko.

Ala akaso nire nagusiari, nire opor egutegitik kanpo, beste hilabetez kanpora noala esanez gero ez nau kaleratzen? Nagok ni langile soil naizela baina hi, Txentxo, nahiz eta teorian kontrakorik esan, hire egoeraz eta pribilegio politikoez probestu haizela lotsagabe. Alegia, hitz bitan, hire ideiak ere opor hartu diatela.

Bukatu da Show-a

Hainbeste hitz egin da eta denok genekien aldez aurretik zer gertatuko zen. Ez da deus aldatu. Hiru probintzietako lehendakaria hartu berri du Moncloako egoitzan espainiar presidenteak. "-Kaferik JuanJo?" eta besteak "-Ez niri ez zait gustatzen, baina bide orri batekin nator..." "- Ale, ba orduan deus, bidaia on etxera bueltan". Eta kito! Hau da Ibarretxe jaunak duen ibilbide orri zerutiarra.

Galdera baina oso bestelakoa da, eta orain zer? Baztuek diote ETA desagertu arteko hitzarmenik ez dela izanen eta bertzeek aldiz kontsulta bat egingo dutela, kosta-ala-kosta. Baina PNV gai al da gaur egun batasun batekin hitz egiteko? Ze PNVk hartuko du erabakia, Urkulluk? Hauteskundeak aurreratzeko estratajeman sartuta aurkitzen da gaurko hiruko+aralar gobernua. PSOE eta PSE-EE indarturik eta puztuta ageri diren horizontean. PNV-PSOE akordio berri baten atarian gaudela argi samar ikus daiteke nahiz eta euren dialektika faltsuki gogortzen duten boladaka. Baina hau dena alde batera utzi eta Zapaterori bai ala ez galdetu aurretik EGItxuei galdetu nahi diet: Hain itxuki defendatzen zabiltzaten bideo orri honetan ba omen kontsulta bat, badakizue galdera zein izango den? Herritar soilok, zuen maila gorenera heldu ez garenok, ez baitakigu.

Nago azkenean honek guztiak telefonoz liburuak oparitzeko aitzakiapean inkesta bat egiten digutenaren trama hartuko duela, eta okerrena, libururik jaso gabe.

Zaintza deslokalizatua


Ez dut sarri ikusten EiTBko Kalaka saioa baina atzokoan 30 bat minutuz ari so geratu nintzen. Hainbat konturen eta iruzkinen artean batek deitu zidan arreta eta gaur hortaz hitz egin nahi nuen, zaintzaren deslokalizazioa.

Markos Zapiain-ek iradoki zuenean gaiaz ez baletor bezala guztiak isilik geratu ziren eta egia esan ez zen erraza izan esan nahi zuena gaiarekin lotzea baina interesgarria da. Markosek zioen gure heldu zein ezinduak zaintzeko batez ere etorri hegoamerikarra duten emakumeak ordaintzen ditugula. Honela hauen laztan eta zaintzak erosten ditugu eta bide batez eta ordainetan euren herrietan dituzten agure zein umeei laztan hauek gabe utzi. Diruagatik, beharrezko zaielako. Etikoa al da guk gutxiago ordaindu asmoz globalizazioa erabili eta euren sentimenduak deslokalizatzea? Nire ustez ez, eta hausnarketa sakona eskatzen duen gaia da gainera.

Badakigu Zerbitzu sozialek ez dutela behar genukeen ez maila ezta guztion beharrak hasetzeko adina langilerik, baina ezin dugu gizarte bezala onartu hegoamerikarrei miseria bat ordainduz guri ematea euren senideei kentzen dieguna. Honela zapaltzaile bihurtzen gara. Miseria horren destinatzaile eta adiskide.

Yo tambien me cago en la virgen


Hace ya un tiempo que un dibujante danes se dio a conocer por una caricatura en el cual aparecia Mahoma. La broma no hizo ninguna gracia a los musulmanes porque segun su creencia Mahoma no puede ser representado. La verdad, a los paises occidentales nos parecio una gilipollez y todos salieron a la palestra reclamando la libertad de expresion. Se les tacho de todo y relleno horas y horas de television que si no fuese por la caricatura de marras se los llevarian entre Pozi, NuriaBer, Dinio y CIA.

Pero ahora viene lo bueno,

La Fiscalía pide 3.600 euros de multa por publicar un artículo trufado de blasfemias
y como subtitular
Xabier Silveira publicó el día de la Inmaculada un escrito en que repetía "me cago en la Virgen" nueve veces
es este nuestro concepto de libertad de expresion? O solo lloramos cuando son las creencias de los demas? No queria el señor Zapatero que España fuera mas a confesional y mas laica? Donde estais los defensores de todo derecho humano, politico y civil a la hora de levantaros ante tal crueldad? Donde cuando el tema no os salpica vuestro mundillo tan individualista?

Articulo en cuestion
Respuesta Libertad Digital
Articulo por el cual a Jaime Ignacio del Burgo se le olvido acudir al parlamento (es predecesor de Txentxo Jimenez!!)

Kontsulta negoziaketa bilakatzen denean


Gaur egunkari, irrati zein blogek ez dute Zapateroren Ibarretxeganako mezua besterik ekartzen euren lehen orrietan. Zapaterok ezetz, Ibarretxeak baietz... edo hau diote behintzat. Ibarretxek Loiola atera du mahaiaren gainera eta Zapaterok berriz Estatutua baina hau al da galdera? Hau al da konponbidera garamatzan bidea?

Ziarretak (EA) dio "en caso de que no se reciba una respuesta adecuada, se pondrá en marcha el instrumento legítimo de la consulta", baina zein kontsulta? Oraindik galdera zein izango den esateko dago eta! Eta Ibarretxe? Izango al du adorerik agindutako hauteskundeen aurreratzea gauzatzeko azken hau burura eramaten ez bada jakin dakienean etxean desiratzen direla lehendakari gai berri bat aurkezteko?

Galdera asko daude hau guztiaren inguruan baina batez ere bat datorkit burura, (ea EAJko forofo itsuren batek erantzuten didan) zertaz ari dira, eskubideez edo hauteskundeetaz?

¡Faltaban ellos!edo batzuek sobera zaudete herri honetan [Arabatik]

Arabatik blog Jeltzalean aurkitu du dan post bati buruz idatziz estrenatuko dut bloga. Ikaragarriairuditu zait bertan irakur daitezkeen astakeriak irakurri ondoren idazleak berak, iruzkin batetan, baietz, testua alderdikoia dela esatea, hots, guztiz “tendenziosoa” (berak dioen moduan). Perlaz josi du idatzia eta hauekin nator, benetan hau da sinetsarazi nahi zaiona herri bati? Ezberdin pentsatzen duena, gauzak ezberdin egin nahi dituena gutxiestea eta iraintzea("Esta mañana, en mi trabajo, de siete que estábamos, sólo dos podíamos hablar con cierto conocimiento de causa de los contenidos de la Hoja de Ruta y de los acuerdos de Loiola", "Hay muchísima a gente perdida, sin rumbo, indiferente y bastante harta de tanto jaleo que no entienden. Así es: no entienden."...) da batzuen ibilbide horria? Honek guztiak izen jakinak ditu.

Baina gakoan eman duelakoan ere banago "No han esperado a que se publicara la Propuesta enviada por Ibarretxe a ZP. Les da igual. Si ellos no participan, nada es aceptable.". Arazoa guztiona bada konponbidea ere guztiok eman behar diogu. Nik ez dut imaginatzen EAJ gabeko maharik herri honi bake, normalizazio eta askatasunerako bideak sortuz, ikus ezin dezakedan gisan ezker abertzalea kanpo uzten duen estrategiarik. Ez baita hori integratzailea gertatuko, berriro arazoa tenkatuko baitu. Baina batzuek badirudi herri hau propietate pribatutzat dutela eta halan jarraitu nahi dute. Bada kontuz, azken emaitzek besterik diote ta!

"Euskal Herria (sólo en este contexto habla la propuesta de Euskal Herria; el resto se refiere al País Vasco) a ambos lados de los Pirineos, de decisiones libremente adoptadas por los ciudadanos vascos (¿por qué no se refiere a los navarros y a Navarra específicamente?)" uste nuen Nafarroa zela euskaldunon ama... eskerrak nacionalistas zareten! Gainera ETA balitz arazorik handiena aspaldian konpondua behar luke, 30 urte ez dira nahikoa gestio txukun batez bi ero atxilotzeko? Arazoa beste maila batetan kokatu behar da edo gobernutik dimititu gaitasun faltagatik.

Zer da hau?

Txentxoren abentura ez da blog hau martxan jartzeko bertze aitzakia bat baino. Txentxo ez bazen ziur gure Real Politik-eko beste sasi jakintsu batek emango ziola honi hasera. Ez da lehen aldia eta zoritxarrez ez da azkena ere izanen. Aski da!

Politika gezurren eta balore moral-etiko faltsuen mugatan darabiltenean herritarron hitza goraipatzen dute, egunero. Uneoro. Bada hitzak oiartzunik zalapartatsuena ere darabilenean lekua behar du, mahai bat eta aulki bi bederen. Ukatzen zaizkigunak. Amesten ditugunak. Herri honek behar beharrezko dituen oinarrien funtsa.

Hitzari lekua beraz blog honetan, titular argienez eta beste bloglarien artikulu kuriosoenez beteko den blog honetan. Barre egingo dugu (eta egingo dizuegu), datuak eman eta batzuei euren hitza gogora ekarri ere bai, baina batez ere hitza erabili. Ukatzen zaiguna, ukatzen garena.

Eztabaidarako prest, mahaien faltan… Txentxo Himalaian!