Lotsarik gabe [Argazkian:Txentxo opor gehiago eskatzeko borrokan]

Txentxo opor gehiago eskatzeko borrokan Foru poliziarekin
Irakurri dut Txentxo Jimenezek bere burua zuritu asmoz egin duen idatzia Aralar.net webgunean eta lotsagabekeria bat iruditu zait. Autokritika egitekotan omen baina egiaren orduan zast! Himalaiara doa ihesean ostera. Lotsa gutxi behar du pertsonak besteei errua botaz berea zuritu nahi izateko.

Txentxoren aburuz hau guztia eskuin-naparraren bere eta Aralar zein NaJairen irudia ahultzeko kanpaina bat izan da. Ez da besterik. Baina nik dakidala bere aulkia hutsik laga zuen Yetiri bisita egiteko. Egia da politikan gauzak hamaika aldiz biderkatzen direla etekinak atera asmoz eta UPNren jolasa hau izan dela komunikabideen laguntzaz baina ez da egia makalagoa Txentxok ez duela errespetuz ezta arduraz jokatu.

50.00o €tik gora irabazita (ez ei daki gutti ala asko den) eta honi gastuak kenduta bizitzeko lain soilik irabazten omen du, eta noski Himalaiara joateko ere! Sarrik erdia baina guttiagorekin etxea, autoa, bidaia gastuak (lanerakoak) etabar ordaindu behar izaten dute gure herri honetan. Eta gainera 3 hileko oporraldia duela dio, baita aitortu ere! Baina bera, gizon ona izaki, legediak agindutakotan baina ugariago joaten omen da Parlamentura. Nik ez dut hau ezbaian jarriko. Eta legedi horrekin ados ez nagoen arren esan behar guttienez legediak dioenetan joatea ongi legokeela. Alegia, Urtarrila, Uztaila eta Abuztua dituela oporretan joateko, baita mendira ere, eta ez duela aitzakiarik beste hilabete hartu eta Himalaian paseotxo bat emateko.

Ala akaso nire nagusiari, nire opor egutegitik kanpo, beste hilabetez kanpora noala esanez gero ez nau kaleratzen? Nagok ni langile soil naizela baina hi, Txentxo, nahiz eta teorian kontrakorik esan, hire egoeraz eta pribilegio politikoez probestu haizela lotsagabe. Alegia, hitz bitan, hire ideiak ere opor hartu diatela.

1 iruzkin:

Anonymous said...

juas juas juas zelako imaginazioa!