Zer da hau?

Txentxoren abentura ez da blog hau martxan jartzeko bertze aitzakia bat baino. Txentxo ez bazen ziur gure Real Politik-eko beste sasi jakintsu batek emango ziola honi hasera. Ez da lehen aldia eta zoritxarrez ez da azkena ere izanen. Aski da!

Politika gezurren eta balore moral-etiko faltsuen mugatan darabiltenean herritarron hitza goraipatzen dute, egunero. Uneoro. Bada hitzak oiartzunik zalapartatsuena ere darabilenean lekua behar du, mahai bat eta aulki bi bederen. Ukatzen zaizkigunak. Amesten ditugunak. Herri honek behar beharrezko dituen oinarrien funtsa.

Hitzari lekua beraz blog honetan, titular argienez eta beste bloglarien artikulu kuriosoenez beteko den blog honetan. Barre egingo dugu (eta egingo dizuegu), datuak eman eta batzuei euren hitza gogora ekarri ere bai, baina batez ere hitza erabili. Ukatzen zaiguna, ukatzen garena.

Eztabaidarako prest, mahaien faltan… Txentxo Himalaian!