Kontsulta negoziaketa bilakatzen denean


Gaur egunkari, irrati zein blogek ez dute Zapateroren Ibarretxeganako mezua besterik ekartzen euren lehen orrietan. Zapaterok ezetz, Ibarretxeak baietz... edo hau diote behintzat. Ibarretxek Loiola atera du mahaiaren gainera eta Zapaterok berriz Estatutua baina hau al da galdera? Hau al da konponbidera garamatzan bidea?

Ziarretak (EA) dio "en caso de que no se reciba una respuesta adecuada, se pondrá en marcha el instrumento legítimo de la consulta", baina zein kontsulta? Oraindik galdera zein izango den esateko dago eta! Eta Ibarretxe? Izango al du adorerik agindutako hauteskundeen aurreratzea gauzatzeko azken hau burura eramaten ez bada jakin dakienean etxean desiratzen direla lehendakari gai berri bat aurkezteko?

Galdera asko daude hau guztiaren inguruan baina batez ere bat datorkit burura, (ea EAJko forofo itsuren batek erantzuten didan) zertaz ari dira, eskubideez edo hauteskundeetaz?

3 iruzkin:

gsantamaria said...

Hauteskundeetaz, jakina. Baina hauteskundeen atzean, beste hainbat eta hainbat gauza daude: barne boterearen guda, abertzaletasun nagusitasunaren guda, bezerotasun sareen babesa, e.a.

Txentxo Himalaian said...

Ez izan zalantzarik hori guztia egon badagoela, baina abertzaletasun nagusitasun nahia Zapaterorekin? Nik uste biak ala biak nazionalista izanagatik bi nazionalismo ezberdinetan kokatzen dituztela ehien buruak.

Mila esker iruzkinagatik!

gsantamaria said...

Abertzaletasun nagusitasunaren guda ez da Zapaterorekin, ez. Nik ez dut Zapatero inolako nazionalismotan kokatzen. Baina, dudarik gabe, EAJ-rentzat frente nagusia sozialistak izanagatik, ez du hori frente bakarra.

Ondo izan.