¡Faltaban ellos!edo batzuek sobera zaudete herri honetan [Arabatik]

Arabatik blog Jeltzalean aurkitu du dan post bati buruz idatziz estrenatuko dut bloga. Ikaragarriairuditu zait bertan irakur daitezkeen astakeriak irakurri ondoren idazleak berak, iruzkin batetan, baietz, testua alderdikoia dela esatea, hots, guztiz “tendenziosoa” (berak dioen moduan). Perlaz josi du idatzia eta hauekin nator, benetan hau da sinetsarazi nahi zaiona herri bati? Ezberdin pentsatzen duena, gauzak ezberdin egin nahi dituena gutxiestea eta iraintzea("Esta mañana, en mi trabajo, de siete que estábamos, sólo dos podíamos hablar con cierto conocimiento de causa de los contenidos de la Hoja de Ruta y de los acuerdos de Loiola", "Hay muchísima a gente perdida, sin rumbo, indiferente y bastante harta de tanto jaleo que no entienden. Así es: no entienden."...) da batzuen ibilbide horria? Honek guztiak izen jakinak ditu.

Baina gakoan eman duelakoan ere banago "No han esperado a que se publicara la Propuesta enviada por Ibarretxe a ZP. Les da igual. Si ellos no participan, nada es aceptable.". Arazoa guztiona bada konponbidea ere guztiok eman behar diogu. Nik ez dut imaginatzen EAJ gabeko maharik herri honi bake, normalizazio eta askatasunerako bideak sortuz, ikus ezin dezakedan gisan ezker abertzalea kanpo uzten duen estrategiarik. Ez baita hori integratzailea gertatuko, berriro arazoa tenkatuko baitu. Baina batzuek badirudi herri hau propietate pribatutzat dutela eta halan jarraitu nahi dute. Bada kontuz, azken emaitzek besterik diote ta!

"Euskal Herria (sólo en este contexto habla la propuesta de Euskal Herria; el resto se refiere al País Vasco) a ambos lados de los Pirineos, de decisiones libremente adoptadas por los ciudadanos vascos (¿por qué no se refiere a los navarros y a Navarra específicamente?)" uste nuen Nafarroa zela euskaldunon ama... eskerrak nacionalistas zareten! Gainera ETA balitz arazorik handiena aspaldian konpondua behar luke, 30 urte ez dira nahikoa gestio txukun batez bi ero atxilotzeko? Arazoa beste maila batetan kokatu behar da edo gobernutik dimititu gaitasun faltagatik.

3 iruzkin:

E.Gorospe "Biturie" said...

Ezer baino lehen: ondo etorria blogeroen artera!

Jarraitzeko, eskertzen dizut nire post bat aukeratu izana zure lehen sarrera gisara.

Inguru ideologiko ezberdinetakoak izateak eragiten dituen aldeak izango ditugu gure artan aldez aurretik. Aldez aurretik diñot, ezen, aztertuz gero, behar bada zer esan eta zer kontatu franko legoke.

Edozein, eztabaidarako presto dagoen honek pozez hartzen zaitu.

Oharra: Sartuko zaitut nire blog-zerrendan.

Txentxo Himalaian said...

Mila esker postarengatik, eta ongi etorri zu ere hona.

Aurkepenean diodan bezala hitzari leku ematea da nire helburua, eztabaida, eta horregatik denek dute lekua.

Anonymous said...

Aupa, Txentxo!

Hau poza eman didakana! Euskeraz behar diagu blog xaltxero baina hitz egokia duena, errespetu-mahaia beti pronto eta zabalik duena. Toki egokian egin duk, gainera, bataioa, Gorospe "biturie" aitaponteko ona duk: orekaz, eskarmentuz, Gorbeiako aire freskotan zimeldua. Berak bezalaxe, zerrendan paratzen haut.